Euskozenoa Aro berrirako ikuspegiak

HONA HEMEN JAVI RIVERO ETA MOMENTO ESTUDIOREKIN BATERA SORTU DUGUN AZKEN GORPUZTEA.

Euskalduna zara?

Zer da euskalduna izatea?

Nolakoak izango dira etorkizuneko euskaldunak?

Euskalduna izan edo ez, galdera hauek bihotzeko lekuren batean sartu baldin bazaizkizu, ongi etorri Euskozenora.

Euskozenoa euskal nortasunaren inguruko hausnarketarako plataforma bat da. Mundu eta kultura globalizatuen errealitatean euskaldun izatea zer den eta zer izan nahi duen pentsatzeko gunea da.

Nor izan ginen kontatu digute, nor garen galdetu nahi diogu gure buruari nor izango garen amesteko.

Galdera asko ditugu eta erantzunak elkarrekin bilatu nahi ditugu. Bazatoz?

hausnarketa kolektiboak + sormenak

#1 EUSKOZENOAREN JAIOTZA + MANIFESTUA

Hiritar talde hetereogeneo bat hartu genuen Euskozenoaren lehen hazia landatzeko. Bertatik “euskaldun” hitzaren beraren definizioaren inguruan hausnartu genuen.


#2 MUNDUKO BEGIAK: DIASPORA +
JAVI RIVERO X MOMENTO ESTUDIO

Euskal diasporan bizi diren euskaldun talde bat bildu ginen euskal nortasunaren inguruan hausnartzeko. Hortik, Javi Riverok, AMA Tolosako sukaldaria, euskal MAHAINGURUA-ren interpretazio sortzailea egin zuen, Momento Estudio-rekin batera.

laister ikusgai

#3 Gureratutakoak: SOS Arrazakeria + DEJABU

Jatorri, adin eta esperientzia desberdinetako 13 pertsona etorkin bildu genituen, gure hizkuntza eta kultura nortasunari buruzko bizipenak, minak zein pozak partekatzeko eta etorkizuneko hiztun komunitate desiragarriaren inguruan hausnartzeko.

#4 Gordailua: Arantzazu

Laister ikusgai!



aro berrirako

ikuspegi eusko- futuristak

sortu nahi ditugu.