munduko begiak: DIASPORA

#munduratzea

Euskal diasporan bizi diren euskaldun talde bat bildu ginen euskal nortasunaren inguruan hausnartzeko. Hemen bertako hausnarketa batzuk:

“Hemen (diasporan) nagoenean 10eko euskalduna sentitzen naiz baina (Euskal Herrira) itzultzen naizenean... 6-7. Nahiz eta internetez memeak, abestiak... eskura dauden, kaleko hizkera eta erreferentziak galtzen ditut”.

“Estatu batuetan jaio nintzen baina duela 6 urte Finlandiara etorri nintzen finlandesa ikastera, eta gero euskara ikasi dut. Soziolinguista eta ikertzailea naiz unibertsitatean. Ea euskalduna naizen? Ez nago ziur. Ez dakit”.

“Konturatu naiz badugula, nigandik hasita, gure inguruko euskaldunak nolabait mailakatzeko joera”.

“Euskal Herritik kanpo gaudenean gu gara euskaldunon ordezakariak".

“Hemen (Boisen) Euskal Herriaren ideia bat badago. Egia da nostalgikoa izan daitekela. Baina hori ere oso polita da. Ez da performance bat. Basque block-a garrantzitsua da euren bizitzan".

"Chill Mafiak esaten dutenean "Ez neukan ezer que hacer" nolabait polita iruditzen zait. Nere amak pentsatuko luke "hizkuntzaren heriotza da hori!". Neretzat bi egitura gramatikal elkartu eta zentzua edukitzea, gaitasuna da".

“Ongi legoke atea irekitzea hizkuntzaren bapatekotasunari. Euskara bera bere osotasunean hartzea, hiztunekin".

"Euskera da Europan daukagun hizkuntza zaharrena, baina era berean berriena (1969. urtera arte ez daukagu Euskara Batua). Gure prozesua ez da beste hizkuntza batek bizi izan ez duena: egia da hizkuntza gutxitua garela, genozidio kultural bat bizi izan dugula, historia traumatiko horren ondorengo garela, euskaldun izatearen identitatea ere badela modu eskizofreniko batean bizitzea. Orduan nik uste dut ez dugula hori atzean utzi behar. Hortatik ikasi behar dugu".

parte-hartzaileak

josune aldai

arantxi padilla

ziortza gandarias

ane aranburu

dylan inglis

tomás cabezón

eukene franco

begoña pecharromán

ibon sotil

kayleigh karinen

izaro arruti

javi rivero

ana gazpio

irune gonzalez