Euskozenoa Aro berrirako ikuspegiak

Hona hemen lau gazte eta lau frantsizkotarren arteko solasgunea Arantzazun.

zer da euskozenoa?

Euskalduna zara?

Zer da euskalduna izatea?

Nolakoak izango dira etorkizuneko euskaldunak?

Euskalduna izan edo ez, galdera hauek bihotzeko lekuren batean sartu baldin bazaizkizu, ongi etorri Euskozenora.

Euskozenoa euskal nortasunaren inguruko hausnarketarako plataforma bat da. Mundu eta kultura globalizatuen errealitatean euskaldun izatea zer den eta zer izan nahi duen pentsatzeko gunea da.

Nor izan ginen kontatu digute, nor garen galdetu nahi diogu gure buruari nor izango garen amesteko.

Galdera asko ditugu eta erantzunak elkarrekin bilatu nahi ditugu. Bazatoz?

hausnarketa kolektiboak + sorkuntzak

Guzti hau oinarri futurista batetatik egiten dugu, etorkizunera begira ditugun erronkak aurrez aurre ulertu eta euskalduntasunetik irudi kolektibo berriak eraiki. Identitatea proiektatu nahi dugu etorkizunera, irudimenean espazio berriak sortzeko.

Euskozenoaren jaiotza
+ Manifestua

Euskal sortzaile talde hetereogeno bat bildu genuen. Bertatik “euskaldun” hitzaren beraren definizioaren inguruan hausnartu genuen.

Munduko begiak:
Diaspora + etorkizuneko
Euskal Mahaingurua

Euskal diasporan bizi diren euskaldun talde bat bildu ginen euskal nortasunaren inguruan hausnartzeko. Hortik, Javi Riverok, AMA Tolosako sukaldaria, euskal MAHAINGURUA-ren interpretazio sortzailea egin zuen, Momento Estudio-rekin batera.

Gureratutakoak:
Badalab + SOS Arrazakeria + Dejabu Antzerki Konpainia

Jatorri, adin eta esperientzia desberdinetako pertsona etorkinekin gure hizkuntza eta kultura nortasunari buruzko bizipenak, minak zein pozak partekatzeko eta etorkizuneko hiztun komunitate desiragarriaren inguruan hausnartu dugu. Eta “Hitzak, gorputzak eta tarteko zirrarak” instalazio-interaktiboa jaio da.

Gordailua:
4 gazte eta 4 frantsizkotarren arteko solasgunea Arantzazun

Gari Uriarte Dupla taldeko abeslaria, Oihana Kortazar mendi korrikalaria, Xabier Mujika eszenografoa eta Olatz Ibarretxe berrikuntzan aditua, galdera banarekin jo dute Arantzazuko fraideengana etorkizuneko euskal nortasunaren inguruan hitz egitera.

laister ikusgai

aro berrirako

ikuspegi eusko- futuristak

sortu nahi ditugu.