ezagutu sortzaileak

DOT S. Coop. langileen jabetzako kooperatiba da, Bilbon, Euskal Herrian 2013an sortua. Nazioarteko enpresa berrikuntza enpresa bat da, barne ekintzailetza soziala eta diseinu berritzailea ardatz dituena.

BADALAB Hizkuntza gutxituak biziberritzeko eta hiztunen arteko berdintasuna sustatzeko laborategia da.

Eragileak ⟶

babesleak ⟶

zergaitik?

Euskozenoa euskal nortasunaren inguruko hausnarketa plataforma bat da, mundu eta kultura globalizatuen errealitatean euskaldun izatea zer den eta zer izan nahi duen pentsatzeko gunea.

Guzti hau oinarri futurista batetatik egiten dugu, etorkizunera begira ditugun erronkak aurrez aurre ulertu eta euskalduntasunetik irudi kolektibo berriak eraiki. Identitatea proiektatu nahi dugu etorkizunera, irudimenean espazio berriak sortzeko.

Nor izan ginen kontatu digute, nor garen galdetu nahi diogu gure buruari nor izango garen amesteko.

nola?

Guztiok dugu etorkizunean pentsatzeko eskubidea, horregaitik galderak botatzen ditugu eta gune irekiak sortu denon parte hartzetik hausnarketak eraikitzeko, elkar entzuteko eta ezberdinengandik ikasteko.

Munduratzeak

Euskal nortasunen inguruko hausnarketa kolektiboak dira. Lanabes nagusia entzute aktiboa dugu.

Gorpuzteak

Euskal kulturaren protagonista berriak irudikatzeko interpretazio sortzaileak dira. Munduratzeetan azaleratutako gogoetak dira hauen abiapuntu.

Munduratze edo gorpuzteren batean parte hartu nahi duzu?

KONTAKTUA

Gurekin harremanetan jarri nahi baduzu, idatzi edo deituiguzu:

⟶ kaixo@euskozenoa.eus

⟶ (+034) 946 21 20 39

NON GAUDE

DOT S. Coop.
Urkixo Zumarkalea 28, 4D
48010 – Bilbo

sareak

Jarrai gaitzazu sareetan!