Modu presentzialean esperimentatu eta bizitzeko fikziozko artefaktua sortu du Dejabu Antzerki Konpainiak BADALABen. Jolasetik abiatuta, euskara eta harekin elkarbizi diren hizkuntzen arteko-etorkizuneko bizikidetzaren inguruan hausnarketa egiteko instalazio interaktiboa, hizkuntza, emozioak eta zirrarak ardatz dituena.
Instalazio-interaktibo hau sortzeko ariketa espekulatibo bat egin du Dejabu Antzerki Konpainiak eta hala sortu da ARAKA Institutua. Etorkizuneko institutu honen ikergai nagusi dira hizkuntza, gorputza eta zirrarak, beti ere esperientzia eta kolektibitatea erdigunean jarrita. Araka Institutuaren ikerketa dispositiboak lehen aldiz jarri ditugu herritarren eskura BADALABen instalazio-interaktibo honen bitartez.