zergatik?
Euskozenoa euskal nortasunaren inguruko hausnarketa plataforma bat da, mundu eta kultura globalizatuen errealitatean euskaldun izatea zer den eta zer izan nahi duen pentsatzeko gunea.
Guzti hau oinarri futurista batetatik egiten dugu, etorkizunera begira ditugun erronkak aurrez aurre ulertu eta euskalduntasunetik irudi kolektibo berriak eraiki. Identitatea proiektatu nahi dugu etorkizunera, irudimenean espazio berriak sortzeko.
Nor izan ginen kontatu digute, nor garen galdetu nahi diogu gure buruari nor izango garen amesteko.
nola?
Guztiok dugu etorkizunean pentsatzeko eskubidea, horregaitik galderak botatzen ditugu eta gune irekiak sortu denon parte hartzetik hausnarketak eraikitzeko, elkar entzuteko eta ezberdinengandik ikasteko.
Hausnarketak
Euskal nortasunen inguruko hausnarketa kolektiboak dira. Lanabes nagusia entzute aktiboa dugu.
Sorkuntza
Euskal kulturaren protagonista berriak irudikatzeko interpretazio sortzaileak dira. Munduratzeetan azaleratutako gogoetak dira hauen abiapuntu.
Munduratze edo gorpuzteren batean parte hartu nahi duzu?
KONTAKTUA
Gurekin harremanetan jarri nahi baduzu, idatzi edo deituiguzu:
⟶ kaixo@euskozenoa.eus
⟶ (+034) 946 21 20 39