Hiritar talde hetereogeneo bat hartu genuen Euskozenoaren lehen hazia landatzeko. Bertatik “euskaldun” hitzaren beraren definizioaren inguruan hausnartu genuen.
Nortzuk gara/dira euskaldunak?
Badago “euskaldun egiteko modurik”?
Non daude gure zamak edo korapiloak?
Non daude aukerak?
Nortzuk dira zentroa, nortzuk periferia?
“Euskaldun periferikoa” terminoak berebiziko garrantzia hartu zuen hausnarketan, euskaldun sentitu baina euskalduna nor/zer den irudi kolektibo horretan txertatzen ez dena. Euskaldun izateko beste era bat duena, orain arte kontatu digutenaren ezberdina.
Euskaldun periferikoek “euskal mundu” horretan beraien lekurik ez dute aurkitzen, eta ertzetan kokatzen dute beraien burua “euskaldun ez zuzenak” balira bezela.
Honi lotuta, etorkizunean euskaldunak egotea nahi baldin badugu fokoa ireki behar dugula azpimarratu zen. Hau da, euskalgintzaren zentrutik baino ertzeetan kokatu behar dugula begirada, periferian hasi eta haratago.