Nola egin zuten hain berritzailea izan zen euskara batuaren jaiotzea Arantzazutik?
Nola lotzen da euskal nortasuna espiritualtasunarekin eta naturarekin?
Zer ikasi dezakegu Arantzazun gertatu zen sorkuntzaz arte garaikidean gabiltzan sortzaileek?
Nola eraikitzen da euskalduntasunetik eraikitzen den etorkizun bat ausartak izaten?
zergatik?
Arantzazun XX.mendean eman zen iraultza artistiko eta soziala Euskozenoaren aurrekari bat kontsideratu genezake (guk behintzat bai). Arantzazuren proiektua ezberdinen arteko kolaborazioa, tradizioaren berritzea eta euskal nortasunaren inguruko hausnarketa bat bideratu zuen.
Hortaz, Euskozenotik uste dugu antzeko momentu sozial batean aurkitzen garela, ezagututako zutabe askoren galera edo mugimendua eta errealitate berri baten sorrera. Olatu iraultzailea indarrez eta kontzientziaz hartzeko euskalduntasunetik zer ikasi dezakegun ikertu/hausnartu nahi dugu eta Arantzazun gertatu zen/gertatzen den horretatik ikasi.
hausnarketafrantzisko-tarrekin
Elkarrizketa bat bideratu genuen Arantzazuko lau frantziskotarrekin non:
1
Atzera begiratu genuen euskal komunitateari orain arte eman eta oraindik ere ematen dizkioten ekarpenak eta ikaskuntzak behatzeko eta balioesteko.
2
Oraina zalantzan jarri genuen, komunitate gisa zerk batzen gaituen eta zer falta den azaleratzeko.
3
Etorkizunera begira jarri ginen, nolakoa izan nahiko genukeen irudikatzeko.
esploratutakogaiak
#euskara
→ Euskararen zikintasuna. Euskara mistoa. Nahastea eta malgutasuna. → Euskalduna izatea hizkuntzarekin lotuta egon behar da? Edo ba al dago zerbait euskaldun egiten gaituena hizkuntzaz gain?
#espiritual-tasuna
→ Espiritualtasun berriak zeri erantzun behar dio?
#aktibismoa
→ Gurea izatea ingurumenari lotuta dago? → Euskaldun harrotasuna
#identitatea
→ Euskaldun petoa / euskaldun periferikoa → Euskalduntasun mailak - euskalkiak vs batua → Baditugu erreferentzia komunak? → Belaunaldi berriak zer eman behar dio euskal komunitateari? → Zer esan nahi du euskaldunontzat etorkizuna izateak? → Badago euskal egiteko modurik?